XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Araba Euskaraz gure Ikastolen normalkuntzarako izan behar du

BILBO. Alvaro Medrano, Lapuebla de Labarcan dagoen ASSA Ikastolako Lehendakaria da.

Azken bolada honetan zeregin handia duen lehendakaria.

Oztopoak ugari eta berez zaila bada alde hoietan Ikastola aurrera ateratzea, zer esanik ez, berak esango digun bezala, Administraziotik trabak eta ostikadak baldin badatoz.

Araban Ikastolen sorrera nola izan den historio labur bat egiten digu Alvarok.

Gipuzkoan eta Bizkaian duela 25 edo 30 urte hasi ziren Ikastolak sortzen.

Hemen, Araban, duela 15 bat urte besterik ez.

Arabako Errioxa aldean 1978ko Irailean hasi ziren lehenbizikoa, Oionen izan zelarik.

Segidan Lapueblan Urtarrilean, 14 haurrekin eman zitzaion hasiera Ikastolari guraso talde baten lana eta gogoa tarteko.

Handik hiru urtera, dio Alvarok, Udaletxeko zati bat Ikastola bihurtzen da O.H.O-ko lehen maila jarriz.

Karlos Garaikoetxea lehendakaria inaguratzen izan zen.

Ikastolan ikasle kopurua igotzen doa etengabe eta urtez urte eskola publikoan matrikula jeisten, hauek, azkenean zarratu beharrean aurkitu direlarik.

Horrela ba, Herrian, Ikastetxe bakarra Ikastola gelditzen da bostgarren mailaraino.

Duela zazpi urte Ikastola berria eraikitzen da.

Ardanza Lehendakaria inaguratzen izan zelarik.

Segidan batxilergo ikasketak burutzeko ikastetxe komarkala zabaltzen da, Bastida, Oion, Lantziego eta Lapueblako ikasleei irtenbidea aurkitu nahirik.

Hasiera hasieratik Hezkuntza Sailaren aldetik begi txarrez ikusten da Lapueblaco iniziatiba.

BUP jartzeko oztopoak besterik ez ziren.

Horrela ba, baimena oraintsu arte ez da heldu, bi urte dira jaso genuela autorizazioa.

Iaz COU egiteko autorizazio izan genuen eta BUP berriz subentzionatua.

Ikasturte honetan 211 ikasle ditugu O.H.O. eta BUPeko ikasleak gorakada handia izan dutelarik.

Igaro den Otsailean, kurtso erdian hain zuzen, ezer esangabe, BUP-erako genuen subentzioa kendu digu.

(30 bat milioi gutxi gora behera)

Araba-Errioxa alde hauetan, D eredua ematen den ikastetxe bakarra izanik kontzertazioa ukatzen digu.

Labastidan, Baños de Ebron, Villabuena eta Lapueblan O.H.O-ko gelak kentzen digute.

Guzti honek mobilizapen batzu egitera bultzatu gaitu eta Araba Euskaraz jaialdian buru belarri murgilduta lana egitera

Ikastola Aldizkariak dio: Non eta mugan lema horrepean ospatuko da aurtengo Araba Euskaraz, La Puebla de Labarkan.

Jai egun eder bat izateaz gainera, errebindikazio eguna egitea dute helburu antolatzaileek, Arabar Errioxako ikastolen proiektua bultzatzeko balio izango duen eguna, alegia.

Biltzen den dirua Labarkan bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa finakatzeko da.